ASTEKO KRONIKA.

(2014ko irailaren 17an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA: Abadiñoko XXI. Xake Torneoa.

 

            2014ko irailaren 20an jokatu da, larunbatean, Euskal Zirkuituaren barruan.

 

            Azkeneko sailkapena hauxe izan da:

 

1)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia).

2)    Abadiño A (Bizkaia, Euskal Herria).

3)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria).

4)    Liendo (Kantabria, Espainia).

5)    Gros (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria).

6)    Abadiño B (Bizkaia, Euskal Herria).

7)    Getxo (Bizkaia, Euskal Herria).

 

Orotara, 13 talde aritu dira.

 

            Euskal Zirkuiturako puntuak honelaxe banatu dira:

 

1)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 12 puntu.

2)    Abadiño A (Bizkaia, Euskal Herria) – 10 puntu.

3)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.

4)    Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu.

5)    Martintxo (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 6 puntu.

6)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 4 puntu.

 

Zirkuituko 8 talde aritu dira.

 

            JOKATUTAKOA: Tximista Xakeko Bergara Hiria Taldekako LXII. Txapelketa.

 

            2014ko irailaren 21ean jokatu da Bergaran, igande goizean, Euskal Zirkuituaren barruan. 3 jokalariko taldeak izan dira 5 minutuko partidetan.

 

            Azkeneko sailkapena hauxe izan da:

 

1)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria).

2)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia).

3)    Dias Ferreiras (Matosinhos, Portugal).

4)    Covadonga (Gijon, Asturias).

5)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria).

6)    San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria).

7)    Zuri Baltza (Bizkaia, Euskal Herria).

 

Orotara, 19 talde aritu dira.

 

            Euskal Zirkuiturako puntuak honelaxe banatu dira:

 

1)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 12 puntu.

2)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 10 puntu.

3)    Covadonga (Gijon, Asturias) – 8 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) -  7 puntu.

5)    San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 6 puntu.

6)    Zuri Baltza (Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 4 puntu.

 

Zirkuituko 16 talde aritu dira.

 

            Sailkapen Nagusia horrela doa:

 

1)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 108 puntu.

2)    Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 108 puntu.

3)    Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 89 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 64 puntu.

5)    Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 53 puntu.

6)    Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 52 puntu.

7)    Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 50 puntu.

 

Orotara, 41 talde dira.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014-09-21%20BERGARA%20Villa%20de%20Bergara%20Rapidas%20Equipos.html” webgunean.

 

            JOKATZEKOA: 16 urtez azpiko Taldekako Euskadiko Xake Txapelketa (Kadeteak).

 

            2014ko irailaren 28an jokatuko da, Barakaldon (Campoamor Kultur Etxean, Gernikako Arbola, 32), goizeko 10etan hasita. 2 partida goizean eta 2 arratsaldean. Bosgarren txanda ere agian jokatuko da.

 

            Ordubeteko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            Neurketak 4 mahaitan jokatuko dira. Neurketako garaipena edo berdinketa kontutan hartuko da sailkapenerako. Ezberdinketarako, partida guztien emaitzak kontutan hartuko dira.

 

            2013ko irabazlea Sestao Naturgas Energia izan zen: Javier Marchena Hurtado, Jon Ander Santas Martin, Alvaro Peralta Garcia eta Constantin Carazo Fernandez.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-EQU-SUB-16/CampEuskadiSub16Club_b.jpg” webgunean.

 

            JOKATZEKOA: Azpeitia Hiria IV. Xake Torneoa.

 

            2014ko irailaren 28an jokatuko da Azpeitian, igandean, Euskal Zirkuituaren barruan.

 

            2013ko irabazlea Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) izan zen.

 

            JOKATZEKOA: Arrano Elkarteko Taldekako III. Xake Torneoa.

 

            2014ko urriaren 5ean jokatuko da, igandean, Iruñeko Arrano Elkartean (Redin kalea, 2). Goizeko 10etan hasiko da. Euskal Zirkuituaren barruan dago.

 

            Izena emateko 2014ko urriaren 3ra arteko epea dago (ostirala da).

 

Telefono honetan egin daiteke: 630 54 40 26 (Joseba Otano). Baita ere posta elektroniko honetan: “josebaotano@ono.com”.

 

            Lokalaren edukierarengatik apuntatzen diren lehenengo 13 taldeak soilik onartuko dira.

 

            2013ko irabazlea Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) izan zen.

 

2014-09-23.

Iturria: Internet.